XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beraz, ikusi daigun zer dugun hemen, arlo eta inguru honetan.
Zer ziñeskera, ohitura, zaletasun eta jokera ageri diren euskaldunen artean; eta zein izen eta hitz ditugun bizirik oraino hesparru honetan.
Ohitura eta ziñeskerei buruz, badugu zerbait.
Barandiaranek bildu eta idatzi dituenak eta hor-hemenka gelditzen zaizkigun zenbait gauzatxo: suaren ospakundeak Eguberriz eta Ekainez; bai eta urarenak eta zuhaitzarenak ere.
San Martinek adierazten digun
Olentzaroaren ohitura, eta guzti hauen oleska ospatzearena.
Eta hilleri izan zaien itzal eta begirunea.
Festa biaramunak hilen egun bezela ospatzea.
Eta ospakunde guztien atzean hileri gomutapen egitea.
Bai eta, honi loturik dugun ostiral egunari buruzko guztia; hilen eta arimen eguna, ezer garrantzizkorik hasi behar ez dan eguna, izate ilun eta itzalezko bat duen eguna funtsean.
Jokera eta zaletasun arloan, aipatu daiteke zerbait: euskaldunak berez duen erligiotasun sakona; honetatik ulertu daiteke Europan erligio zaharrari eusten atzenengo herria izatea.
Ospakundeak taldeka egiteko zaletasuna.
Egin ohi dituen zenbait bazkari edo afari,
Mendi gain zaletasuna eta erromerietan erligioa eta giza-ospakundeak bateratzea.
Izenetan, ez dugu gehiegirik, bainan bada zerbait; idatzietakorik, bat bakarra dugula uste dut: frantses batek idatzia utzi zigun URTZIA, jainko izen bezela:
Barandiaranek bere azterlanetako ondoren bezela, MARI dalakoaren izatea adierazten digu; eta izen horren formarik zaharrentzat bezela,
Ipuin askotan,
Izen hauen oinarri
Ahoskien ikerlanean ondo ikusi dugu, izen honek duen indarra.